martes, 14 de diciembre de 2010

Abenduaren 11n

Goizeko zortzietan Zamudion geunden Euskal mailako FLL finalean.
Egin beharreko lehenengo froga proeiktu teknikoa izan zen, eta egia esanda nahiko ondo atera zitzaigun. Gero, robotaren 1. proba egin genuen eta 110 puntu lortu genituen. 8. postuan geratu ginen 7. eta 6. postuekin banan geratzen. Robotarekin entrenamendu batzuk egin eta gero, 2. proba tokatzen zitzaigun, eta proba horretan, 85 puntu soilik lortu genituen. Orduan beheratu egin genuen 12. postura arte. Segidan, proiektu zientifikoa egitera abiatu ginen. Proiektu zientifiko hau antzerki moduan aurkeztu genuen eta zirrara handia sorrarazi genien epaimaikideei. Hori egin eta gero, 3. eta azkenengo proba egitea tokatzen zitzaigun robotaren inguruan eta bertan, 80 puntu lortu genituen eta 14. postuan geratu ginen orduan ezin izan genuen klasifikatu.
Sariak ematerako orduan oso urduri geuden. Azkenean ez genuen ezer irabazi. Baina nahiz eta ezer ez irabazi robota lantzen jarraituko dugu eta, hurrengo urtean berriro parte hartzeko.
zorte ona opa dizuegu lehiaketa estatalean parte hartzen dituzuenentzat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario